Martxoaren 18tik landa, Korrika kari, animazio desberdinak antolatuak dira egunero eguerdiko jolas garaian.
Martxoaren 18an, astelehenez, arratsaldeko 13:10etatik 13:40ak arte, Euskaraz Biziko 3.eko ikasleek karaoke bat, kar'HARRO'kea zehazki, bultzatu dute !
Kanpoko eremuan ezarriz, haiek hautatutako kantu batzuen hitzak eta musikak aurretik prestatuz, inguruan ziren ikasleei kantatzen saiatzea proposatu diete.
Lehen aldi honetako, seigarren eta bosgarreneko ikasle batzuk hurbildu dira eta irriñoarekin abesten saiatu dira ! Batzuk dantzan bukatuz ! Besteen artean, izanez "Lokaleko leihotik", "Aska", "Orain", edo "Maite zaitut" kantuen parte hartzaileak sariztatuak izan dira goxoki batzuekin !
Txalo bero bat Amaiur, Saioa, Nora, Kattina, Nahiane eta Haizea antolatzaileii eta parte hartu duten guztiei !