Otsaileko oporren ondotik, proiektu berri bat hasi dute eskulanetan : Papiroflexiarekin apaindutako ispiluak.
Paperak moztu eta koloreztatu ondoren, bakoitzak bere kreatibitatea landuz, tolestu dituzte eta zirkulu batean itsatsi, ispiluak gainean jarririk.
Oso ispilu kreatiboak eta koloretsuak sortu dituzte.
Bakoitzak egindakoa etxera eraman ahal izan du eta bere familiari eskeini.
Lan politak egiteaz gain, giro bikain batean lan egitea posible izan dute.
Orain, oporren ondoren, proiektu berriarekin hasiko dira, komunetako paper barnekoa erabiliz, udaberriko more mota ezberdinak sortzen saiatuko dira.