Maiatzaren 16an, ostegun goizez, iragan da Mintza goxo PLK-ko bitartekaritza desmartxarako formakuntzaren azken saioa.
Lehen biak 5. zein 4.eko ikasle guzientzat antolatu ziren, hainbat helbururekin : norberaren eta besteen ezagutzara sentsibilizatzea, autoestimua eta bestearen errespetua bultzatzea, ikuspundu ezberdinak izatearen kontzientzia hartzea.
Hirugarren saioa bitartekari izateko prest motibatuak sentitzen direnendako antolatu da. Hiru oren, zeinetan ikasle horiek mediazio baten teknikak ikasi dituzten, baita rol-jokoen bidez esperimentatu ere. 34 ikasle beren burua bitartekari gisa ikusten dutenak ; zenbatek azken erabakia hartuko dute, heldu diren egunetan? Ez dakigu oraindik bainan kolegioko hezkuntza ekiparen ustez desmertxa jadanik arrakastatsua da : mediazioaren izpiritua gure pasabideetatik hasi da kurritzen, klaseetatik eta kanpoaldetik, aintzinapauso ikaragarria da !