Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Pasa den maiatzaren 21ean, "Aldaketa klimatikoaren" proiektuaren barne, gure 4.eko ikasleek beste 3 kolegioetako ikasleekin bideo deia egiteko aukera izan zuten elkar piska bat gehiago ezagutzeko.
Hau, 3. hartu emana izan da beste kolegioetako ikasleekin, eta aukera ere elkar ikusteko lehen aldiz!
Ikasleak gogotsu aritu dira, haien adinarekin lotua den grina handiarekin, taldekideak ezagutzeko eta batez ere ikusteko....
Proiektu honen segida orain, heldu den maiatzaren 28an izanen da Baionan : bertan errealki elkartuko baitira Manex Erdozaintzi, Xalbador eta Eztitxu Robles-eko ikasleekin, taldeka tailerretan arituz.