Maiatzaren 27an, astelehen goizez, kolegioko ikasle guztiak joan dira Donibane Lohizuneko Le Select zinemara euskarazko filma baten ikustera.
Alde batetik, 6. eta 5.eko ikasleek, 2020an Lara Izagirre Garizrietak zuzendutako "Nora" filma obra deskubritu dute.
Sinopsia : Norak 30 urte ditu, Nicolás aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia-idazle izatea da.
Aitatxiren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Norak gaizki gidatzen badu ere, noraezeko road trip-a egingo du Euskal Herriko kostaldean zehar, aititxiren errautsak amatxiren errautsen ondora eramateko.
Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez zuela zerikusirik berarekin, baizik eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenengo aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia besterik ez zela.
Bestalde, 4. eta 3.eko ikasleek, 2011an Asier Altunak egindako "Bertsolari" dokumentala ikusi dute.
Sinopsia : "Bertsolariak euskaraz abestutako bat-bateko bertsoak sortzen ditu. Ahozko tradizio hau denborarekin aldatu eta garaietara egokitu da. Hala, belaunaldi gazteenekin ere konektatu du, milaka ikusle bilduz… Bidai bat, bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian barrena."
Ondotik, kolegiora itzuli ziren kurtsoekin segitzeko.
Milesker Le Select zinemako ekipa euskarazko bi filmak proiektatzeagatik.