Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ekainaren 7an, goizez,  gure 5. mailako ikasle guztientzat eta Orereta ikastolako 1DBH-ko ikasleentzat  "Euskal Herri Kirolen Olinpiadak" antolatu zituzten kolegioko Euskaraz Biziko arduradunek.  
Ziburuko ezker paretan bildu ziren 168 ikasle. Oreretakoei bertsoen bidez harrera egin ondoren, goizean zehar 15 talde aritu ziren lehian, frogaz froga. Taldeak PLK-ko ikasleak eta Orereta ikastolako ikasleekin osatu ziren  "Zubiak eraikiz" proiektuari esker hasitako harremanak sendotzeko eta ikasturte amaierako azken txanpan ongi pasatzeko asmoz. 
Jokoen artean honako hauek izan zituzten: lokotxa bilketa, idi proba, zaku lasterketa,  txinga lasterketa eta koilara lasterketa. Azkenik, ikurrina irabazi ahal izateko hainbeste maite dugun sokatira froga. Errenteritik etorri ziren gazteak motibaturik eta sasoi onean iritsi ziren.  
Olinpiadak bukatu ondotik, elkarrekin bazkaldu zuten. Bazkalostean Orereta ikastolako ikasleak etxera itzuli ziren, ze xantza! Gureak aldiz kolegiora itzuli ziren arratsaldeko kurtsoetara. 
Aurten ere ezker pareta Hegoaldeko eta Iparraldeko ikasleen eta irakasleen euskarazko plaza bilakatu zuten. 
Eskerrak kolegioko Euskaraz Biziko arduradunei, lagundu zuten lankide guztiei, Urruñako Herriko Etxeari Zokoako Kirol eremua prestatzegatik eta Orereta ikastolatik ikasleekin batera etorritako irakasle umoretsuei! 
Biba zuek! Esker beroenak Larraitz eta Anderri horrelako euskal ekintza  bultzatzeagatik !! Gora Euskaraz Bizi !!
@oreretaikastola   @euskaraz_bizi.plk
#zubiakeraikiz    #euskarazbizi   #errenteria   #ziburu   #urruña