Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ekainan erditsutik, kolegioko sartze nagusian, Xabi Tapiak, "Xab Xab" ezizena duen artistak, fresko  handi bati hasiera eman dio. Bere lan osoa xuri beltzez gauzatuz eta bere lan teknika ikasleekin partekatuz.

Ikastetxeko maila bakoitzak,  Xabirekin trukatzeko parada ukan du, pertsonaren, artistaren eta bere unibertsoaren ezagutzeko. Saioa Xabiren lana aurkezten zuten bideo batzuekin hasi dira, hala nola bere obrak aurkeztuz eta baloratuz. Bideo hauen ondotik, ikasleek aitzinetik prestatutako galderen pausatzeko aukera izan dute. Galderak ugariak eta biziki interesgarriak izan dira mundu artistikoari idekiz.

Momentu goxoa eta aberatsa  eta artistikoa izan da denentzat !