Ekainaren 20 eta 21ean, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan ziren bi egunendako.
Goizeko 9:15etan kolegiotik abiatuz, 11:00ak aldera Leireko monastegia bisitatu zuten eta han bazkaldu. Arratsaldean, 15:00etatik landa, Erriberri deskubritu zuten Karlos III.aren jauregiaren bisitaren eta joko pista baten bitartez. Erreberriko alde zaharreko karriketan zehar ibili ziren eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten joko pistari esker.
Erriberritik Artaxoara joan ziren hango harresien bisita labur bat eginez. Nahiz eta abiatzean eguraldia ez genuen lagun, bisitetan zehar zorionez ateri eutsi zion. Arratsaldeko 18:00ak aldera, Mendigorriako Errota akanpalekura iritsi ziren; han igerilekuan freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenisean aritzeko parada izan zuten lagunen artean, nahiz eta euri tantak izan.
Biharamunean, Jondoni Jakobeko bidea izan zen gai nagusia. Gosaldu ondotik, Eunate eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren erromesen oroitarritik oinez eginez hirian sarrera eta hiria zeharkatuz zubia ospetsura iritsi arte.
Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburura sartu ziren, biziki pozik !