Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ekainaren  26an, asteazkenez, ikasturteko eta funtsean lau urteetako azken eguna zuten hirugarreneko ikasleek.

Goizeko lehen bi orduetan, azken berrikuspenak egin zituzten gaika eta talde ttipika.

Ondotik, haien kutxak hustu eta garbitu kirol gelan elkartu aitzin.

Gelaka irakasle arduradunek haien ASSR2 diploma, PIX zertifikazioa eta haien nahien erantzun ofiziala banatu dizkiete. Ondotik, lau urteetako sartze argazkiekin personalizatua izan zaien orri marka bat eskainia izan zaie. Bukatu aitzin, zuzendariak agur hitza eman die hiru geletako ikasleei.

Azkenik, krakada bat eskainia izan zaie eta oroitzapen argazkiak egin.

Orain, lau egunez etxean egongo dira azterketa ofiziala aitzin azken berrikuspenak egiten eta pausatzeko.

Uztailaren 1 eta 2an berriz ikusiko ditugu kolegioan, azterketa zentroa bilakatuko baita.. Ez ahantz nortasun agiria, konbokazioa eta beharko den materiala guztia ! Xantza on, bide on eta euskara on deneri !!!!!!!!!!!!!!!!!