Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Kolegioko azken astearekin batera futbito txapelketa bere amaierara iritsi zaigu. 
Aurten 16 taldek parte hartu dute txapelketan, 6/5.ak alde batetik eta 4/3.ak bestetik jokatu dutelarik.
Txapelketa hastapenetik lehia bizia izan da partidetan eta 6/5.en finalera The Champions eta XBuyer Team taldeak iritsi dira. Haien finala estu hasi zen, baina XBuyer Teamek 2.gola sartzearekin batera partida hautsi zen 5-1 amaituz. Dena den, bi taldeen errespetua eta fair playa goraipatu behar da! Biba zuek!! 
4/3.en finalera partidarik galdu gabe Galduak taldea iritsi zen, eta beraz, zuzenean irakasle-langile taldearen aurka jokatzeko parada izan zuten. Partida estua izan bazen ere, amaieran Galduak taldeak irakasle-langileei irabaztea lortu zuen!! 
Zorionak parte hartu duzuen talde guztiei eta batez ere Mongoloak taldeari, futbito izan behar denaren eredu izateagatik: talde mixto eta 6/5. mailetako ikasleez osaturiko taldea egiteagatik, eta batez ere erakutsitako errespetu eta baloreengatik. Gora zuek eta gora PLK !!