Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ekainaren 27 eta 28an, ostegun eta ostiralez, azken egunak izan dira 6., 5. eta 4.eko ikasleendako.

Batzuk krakadak antolatu dituzte, beste batzuk jostetan aritu dira kanpoko eremuan, beste batzuk filmak ikusten, beste batzuk matematikak berrikusten obrak eginez...

Ostiralez, laugarrenek aperitifa baten ondotik, Untxin parkera joan dira piknikatzera eta arratsalde lasai baten pasatzera. Bukaeran, zientzia azokari lotutako diploma eskuratu dute.

Seigarrenak aldiz, ikasle batzuen dantza emanaldiaren ondotik, Zokoako ezker paretan antolatutako joko olinpikoetan lehiatu dira karraskan, eguerditan piknikatu eta arratsaldea jostetan, dantzan eta kalakan pasatuz.

Azken orduan, ikasle guztiak bildu dira kanpoko eremuan, alde batetik eskainitako krakada partekatzeko eta bestalde, musikaz gozatzeko, dantzatzeko eta azken agurra batendako.

Uda on bat desiratzen dugu ikasle guztiei !