Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ikasturte hastapen honetan, bazkaltzeko denboran, kolegioko ikasle guziei proposatuak dira aktibitate desberdinak :

Eskulanak : Astelehen eta ostegunetan : 

Beatriz eta Anerekin, eskulan tailerran, haien gustuko orri markak sortuko dituzte ikasleek lehen denboraldi honetan, eskuak erabiltzen trebatuz, irudimena landuz, plazerra hartuz, lagun berriak eginez eta giro onean denbora pasatuz. Ez ahantz izenak ematea...

Mahai jokoak : Astearte eta ostiraletan :  

Garai honetan, animazio gelan, mahai joko desberdinak proposatuak zaizkie ! Nahi dutenek heldu dira nahi duten lagunekin nahi duten denbora : Uno, nor da nor ? Mastermind, zaldi ttipiak, mus kartak, Jungle Speed, damak, Monopoly, Gizotxo.... Ez da izenik aitzinetik eman beharko. Lagun berriak egiteko eta euskaraz gozatzeko parada paregabea.

Olagarroa kirol elkartea : Astelehenetan eta ostiraletan : 

Astelehenetan, nahi duten ikasleek ping pong jokoan aritzeko aukera ukango dute kirol gelan Anderrekin, aldiz ostiraletan, izena ematen duten ikasleek PINFUVOTE (ping pong, futbola, volley ball, teniza) lehiaketan  parte hartzen ahalko dute.