Urriaren 11an, ostiralez, udazkeneko eguzki izpien artean, kolegioko seigarrenak Sarako “Ikusi Mikusi” haur eta gazteendako liburu azokara joan dira. Sarako karrikak liburuz apainduak ziren eta gure ikasleak haien artean pasa dira giroan murgiltzeko… Xoko desberdinetan, Baionako Etxepare Lizeoko pro sailako ikasleek digute harrera eman eta gidatu.
Talde handia bitan banatu da egunean zehar....
Bi tailerrak proposatuak izan zaizkie :
- Komikigintza tailerra, bi ahizpek animaturik, bat idazlea eta bestea marrazkilaria, sortu duten "Xan" komikiaren sorkuntza urratsez urrats azalduz.
- Maialen Alfarok animatutako "Mikel Laboa kantuz" tailerra, artista eta bere obrak hurbiletik deskubritzeko aukera emanez, kantua, musika eta indizeei esker.
Piknikatu aitzin edo ondotik, bi taldeak azokaren bisita egitera gonbidatuak izan dira eta liburu bat erosteko parada eskainia izan zaie 15€ko bono bati esker …. Liburu guztiak euskara gelan atxikiak izanen dira apirila arte, ikasle bakoitzak irakurtzeko aukera ukaiteko eta ondotik ikasle bakoitzari itzulia izango zaio, JUUL kanpainaren ondotik.
Ezin ahantziko irakurketaren inguruko jolas eguna bikaina ! Zorionak aktiboki parte hartu duten ikasleei ! Txalo bat antolatzaile guztiei eta milesker !