Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Urtero bezala, eguberri aitzin, gure inguran den elkarte bat laguntzen dugu elkartasunezko mintzaldi bat eta ekintzak antolatuz Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan. Beste urteetan, "etorkinak", "suhiltzaile solidarioak", "Integrazio Batzordea", "Haur eri" eta "Nesk'à'paillettes" bezalako elkarteak lagundu ditugu.
Oporrak aitzin, urriaren 17an, ostegunez, mintzaldi batekin elkartu gara kolegioko IDZtan, eguerdiko pausan.
Ikuspegi humanitarioan oinarritzen eta eskola gazteentzat helburutzat duen "MADAG'AZKAR" elkarteko Ione Lopez Manterola kidea (eta ikasle ohia) etorri da haien lana eta proiektua aurkeztera, batez ere zein beharrak ukango dituzten, Madagazkar, munduko bosgarren herri pobreena baita...
Lehen mintzaldian, 6./5.eko 46 ikasle hurbildu dira eta bigarrenean, 4./3.eko 18 ikasle.
Hasteko, gaur egun kirol irakaslea den Ione Lopez Manterola aurkeztu du bere burua, kirol ikasketak eta kirol kudeaketa mazterra ukan duela eta, "kirola eta hezkuntza" gaiaren inguruan aritzea erabaki zuela, elkartasunez bere lagun batekin batera.
Lehenik, Hendaiako Planete'école elkartea lagundu zuten, bazkideak aurkituz, materiala bilduz (100 kilo !! 1000 ztilo, 300 zirriborroak...), eta dirua xerkatuz han bertan ere janaria erosteko eta banatzeko (olioa, azukrea, irriza), jantziak eskaintzeko (kazketak barne), eskoletan materiala (liburu pedagogikoak, baloiak / pilotak) eta kirol jarduerak proposatzeko (errugbia...) eta materiala farmazeutikoa erizain batek banatzeko...
Bestalde, egin dituzten abentura desberdinen lekukotasunak eman dizkie :
- Belinta eskola publikoan eskolako materiala eta kirol jarduerak eskaini dituzte baldintza biziki txarrak baitituzte (Malgacha hizkuntzan ari dira han, guttik frantsesez baitakite),
- Basamortuan kokatzen den "Brousse"-n egonaldi bat egin dute janaria eta arropak banatuz, 
- Dolto kolegio pribatua bisitatu dute, Frantziako laguntzarekin baldintza onetan dira haiek, %20a bezala "aberatsak" direla erran daiteke...
- Umezurtzegi batetik pasa dira ere bai, emazte bakar batek kudeatutako hogei bat haurrekin ibili dira, saboia, olioa eta kazketak eskainiz....
Ionek dion bezala : "Haien egunerokoa hobetzen saiatzen gara, gure eheinean"...
2025eko apirilan berriz hara joateko xedea dute, dirua eta kirola - hezkuntzako materiala bildu ondoren...
Beharrak kondutan hartuz, kolegioko ikasle boluntarioek elkartasun ekintza bat antolatzeko bildu dira biharramunean, urriaren 18ko eguerdiko pausan.
Oporretatik landa, azaroa elkartasun hilabetea bilakatuko da kolegioan : "Eguberrin jaso aitzin, beharretan direnei ematen ikas dezagun !"
Milesker ainitz Ione kolegiora etortzeagatik eta txalo bero bat parte hartu eta parte hartuko duten ikasle guztiei !!!!