Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Azaroaren 13an, asteazken goizez, Irungo Mendibil zinemetan izan ginen 3.eko 12 neska-mutil Oiasso museoak urtero antolatzen duen Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoan.
Zinemaldi honetan, lehiaketan parte hartzen duten sail ofizialeko dokumentalez gain,  Hezkuntza Sailean, ikastegi ezberdinek  gure inguruko ondare arkeologiko, material edo memoria historikoa  aurkezten duten bost minutuko laburmetraiak erakusten dira.
Guk, aurten, emakumeek Comète sarean izan zuten isilpeko eta ausardia handiko lana omendu eta plazaratu nahi izan dugu aurkeztutako laburmetraiean: "Emakumeak erresistentzian: Comète ihesbide sarea". Horretarako gidoia, musika ezberdinak eta  argazki sorta bat baliatzeaz gain,  bi elkarrizketa grabatu ditugu; lehena, ikastegiko historiako irakaslea den Xan Berasategiri testuinguru historikoan barneratzen laguntzeko; bigarrena, Maddalen Sorhouet 95 urteko Urruñarrari  bere lekukotasuna eta oroimenak guztiokin partekatzeko. Gure eskerrik beroenak bi elkarrizketatuei!
Goizaren hasieran ikastegi bakoitzak  publikoaren aitzinean bere lana aurkeztu zuen eta ikusi genituen. Bertan izan ziren gutaz gain Irungo Toki Alai eta San Vicente de Paul ikastegiak. Lehenak, San Martzial mendiko bunker baten garbiketa nola egin zuten erakutsi zuen, bigarrenak, Irungo Aduanaren historia erakutsi zuen.
Ondotik, FICAB 2024 lehiaketan parte hartzera doazen lau dokumental ikusteko aukera izan genuen, eta, azkenik, Oiasso museoko zuzendariari galdera ezberdinak egiteko aukera izan genuen.
Goiz aski interesgarria pasa genuen, baita gauza berriak ikasi ere!
Mila esker Oiasso museoko langileei urtero egiten diguzuen harrerarengatik.
Datorren urterarte !