Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Abenduaren 3an, asteart goizez, urteko lehen "Nahiera eguna" deitutako egun berezian parte hartu dute kolegioko ikasleek. 

Mailaka eta talde ttipika ezarriz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, 4 orduz.

Hala nola :  

- seigarrenendako : Arnasa hartu, Geoguesser, Herriak ezagutu jokoen bidez, matematikako astearen afitxa egin, nire ametsetako herria.

- bosgarrenendako : Arnasa hartu, Geoguesser, Herriak ezagutu jokoen bidez, nire ametsetako herria, Orientazio lasterketa euskaraz,"Dixit" kartekin ipuinak asmatu, zure etxebizitza ideala,zu ere idazle !, Txapelketa : zubi bat eraiki !

- laugarrenendako : "Dixit" kartekin ipuinak asmatu, Zu ere idazle !, Txapelketa : zubi bat eraiki !, Zientzia tailerrak 

- hirugarrenendako : Zu ere idazle !, Abesbatza, Jungle Speed Euskal Herria

Goizeko pausa denboran, laugarreneko ikasleek bixkotxak saldu dituzte haien bidaia finantzatzeko.

Nazioarteko euskara eguna zela eta, arratsaldeko "PLK-n Behin jokoan" parte hartu dute kolegioko ikasle guztiek, jokoa sarean ezarriz.

Gai desberdinei buruzko galderei erantzun behar zuten aski fite, ahal bezain punttuak irabazteko !

Giro izigarri on batean iragan da eta ikasleak euskaraz gozatu dira !

Gora euskara !