Abenduaren 10an, asteartez, bosgarreneko ikasleek Oiartzungo Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa bisitatu zuten.
Bisita gidatuan, soinu-tresnen funtzionamenduaz gain, nork, non, noiz eta zein funtziorekin erabili diren jakiteko aukera izan zuten. Ikasleak erakusketaren 400 soinu-tresna horietako batzuk zuzenean entzuteko eta jotzeko aukera izan zuten.
Bisita hots-jostailuen tailer batekin osatu genuen, kasu honetan burrunarekin. Burruna eraikitzeko egur xafla bat zizelkatu eta apaindu zuten. Ondoren, soka bat lotu eta hau bihurrituz, airean bueltak eman zizkioten taulak haizea moztu eta hotsa atera arte. Intentsitate ezberdinarekin eraginez hots grabe eta garaiak lortu zituzten.
Egun bikaina pasa zuten soinu eta musika artean!