Urtero bezala, "Kolegio guztia zinemara"-ren lehen saioa iragan da abenduaren 11an, asteazkenez, komedia gai nagusia izanez.
Alde batetik, txirrina jo bezain orduko, sei eta bosgarreneko ikasleak taldeka bildu dira berehala otobusa hartzeko Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joateko, 2000. urtean Peter Lord eta Nick Parkek egindako "Chicken Run" filma ikustera.
Bilduma : "1950ean, Ingaleterran, Yorkshiren, Tweedy etxaldeko oilategiko bizimodu lasai atsegin zaie maizterrei. Jana ugaria da, eta lekua beroa. Ginger oiloa, ordea, urrun da bere lagunen iritzia partekatzetik : espazio eta askatasun handiarekin egiten du amets. Egunero saiatzen da atzeko patiotik ihes egiten, arrakastarik gabe. Ginger ausartak pazientzia hartu du bere lagun hegazkorrei ulertarazteko alanbrezko sarea ez dagoela etxaldearen inguruan, buruan baizik.
Rocky coq-boy libre eta bakartia da, eta atzeko patioan lur hartu du. Orduan, Gingerrek oilo guztien salbatzailea ikusten du harengan. Hegaz egiten irakatsiko banie, ihes egiteko gai izango lirateke. Izan ere, ez dute aukerarik : Tweedy jaunak, etxealdearen jabeak, egun batean edo bestean lapikora aldatzea erabaki zuen."
Ongi irri egin eta gero, azken kurtsoa egiteko kolegiora itzuli dira.
Bestalde, lehen orduko kurtsoaren ondotik, lau eta hirugarreneko ikasleak otobusean sartu dira Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joateko besteak bezala baina 1993an Joe Dantek egindako "Panic sur Florida Beach" filma ikusteko.
Bilduma : "Key West, Florida, 1962. Mundua desagertzeko zorian dagoen bitartean, Lawrence Woosleyk beldurrezko film berria aurkeztuko du lehen lerroan. Key Westeko biztanleak, Gene eta bere lagunak presaka doaz ahaztuko ez duten larunbat eguerdi bat ikastera."
Filma ondotik, kolegiora itzuli dira.
Milesker Xabi eta Le Select zinemako ekipa guztiari haien harrerarendako !