Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Abenduaren 20an, ostiralez, ikasle guztiak kolegioan sartu dira jantzi tradizionalarekin beztiturik edo beltzez edo urdin ilunez.....

Goiz osoan, kurtso normalak egin dituzte nahiz eta bosgarrenak Oreretan izan goizez.

Ordu batez goizean, Eleka konpainiako Jokin eta Kattalinek antzeztutako "Iki Mihi Klik" ipuin kondaketa gabonetako opari gisa kolegioko seigarrenei eskainia izan zaie : Euskara zaindu batean, idatzitako ipuinek belarrietako gozamen bat izan dira. Pertsonai ugari dira istorio ezberdin hauetan, hala nola baratzezainaren emaztearena, erregearena, belea eta txirularena, garratoin bikotea eta Hamelingoena, nini itsuarena, buru hezurra eta zakur beltzarena. Ipuin guztiak musikaz, kantuz ala dantzaz apailatuak izan dira. Bidaiatzeko eta ametsez betetzeko momentu zoragarriak bizi dituzte, euskaraz gozatuz ! Milesker Jokin ta Kattalin !

Eguerditan, ikasle guztiek jantegian bazkaldu eta, kanpoko eremuan pausatzeko eta jolasteko aukera ukan dute atera den eguzkiari esker.

Arratsaldeko 14:30tan, kolegioko 275 ikasleak aterpe azpian elkartu dira hainbeste eskerrak entzuteko : elkartasun hilabetean Madag'Azkar elkartearen alde erakutsitako inplikazioa, marrazki lehiaketan parte harturik, nahiz eta krakada eskainia izan hirugarrenen edarien parte hartzeagatik....

Ondotik, 14:45etan, ordu batez, Bertsularien Lagunak elkartearen laguntzarekin batera, "Berts'Olentzero" saioan parte hartu dute denek, bertan ziren Maddi Ane Txoperena, Irantzu Idoate, Josu Txoperena eta Sustrai Colinaren bertso umoretsu eta mezulariak entzuteko, Asier Arbelaitz ikasle ohia eta gai emailea izanez, denak txalokaturik.

Bukatzeko, errege pastiza bola bat eskainia izan zaio ikasle bakoitzari, edatekoa ere bai eta azken minutetan kolegioa garbitu eta bildu ondoren, txirrinak jo du oporretako ordua !!!!!

Txalo eta milesker deneri ! Eguberri on bat pasa ezazue denek zuen famili eta hurbilekoekin ! Euskara on deneri !!!!