Lehen aldikotz aurten, Seaskako bigarren mailak eta Lizeoko ate idekiak antolatuak izan dira otsailaren 1ean, larunbat goizean.
Goizeko 9:00etatik 12:00 arte, Ziburuko Piarres Larzabal kolegio ekipak ongi etorria eman diete etorritako familiei kafe goxo baten inguruan.
Bestalde, talde ttipika, bi irakasleekin, kolegioko gela desberdinak bisitatzera joan dira : kurtsoetako gelak, laborategiak, IDZ, informatika gela, gorputz heziketa gela, jantegia, kutxak...
Goizeko 10:00etan, denak bildu dira kolegioko IDZtan bilkura amankomunarendako. Lehenik Eneko Irigoyen Zuzendariak familien harrera egin du eta lehen hitza eman, Seaskako murgiltze eredua eta euskaraz egindako ikasketen hautuari garrantzia emanez.
Ondotik, bertan ziren irakasleek kolegioaren aurkezpena egin dute : Gelak eta talde pedagogikoaren osaketak, ikastegiko proiektua, lehen mailako 5.urtetik bigarren mailako 6.era diren aldaketak, nola iragaiten den kolegioko egun bat, irailako sartzea, telefonoak eta sare sozialen gaia, eta azkenik ez dela ahantzi behar izena ematea otsailaren 8a aitzin. Bukatzeko, burasoek zituzten galderei erantzunak emanak izan dira.
Mintzaldi osoa euskaraz eramana izan da eta bat bateko frantsesezko itzulpena segurtatua izan da.
Bukatzeko, azken bisitak egiten ziren bitartean, familien arteko azken kafe-kalakak iragan dira, giro goxoan, kanpoko eremuan dirdiratzen zuen eguzki izpietan.
Milesker etorri diren familiei. Ez dudatu edozoin galdera edo zalantzak baldin badituzue, kolegiora deitu lasai 0559518720 zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.