Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxoaren 16an, igandez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia, Zokoako polikiroldegian.

Lehen parte batean, Urruñako haurrek abestu eta, gure kolegioko gazteek segitu dute hizkuntz desberdinetako "medley" kantu nahasketa batekin : euskaraz, frantsesez, espanolez, ingelesez eta portugesez baita ere ! Milesker Arnaud eta Thomas-ri teklatuan eta gitarran laguntzeagatik !

Bigarren partean, Xabaltx kantaria eta ondotik Foisis taldea entzuteko parada ukan genuen.

Eskertzekoak dira, urtero laguntzen gaituzten enpresak eta artisauak, horiek gabe ez liteke horrelako ekitaldia antolatzen ahal ! Kondutan hartuz azken urte hauek ez direla hain errex izan haiendako gainera ! Beraz milesker ainitz zuei !

Bestalde, laugarreneko ikasleak hor ziren ere bai pastizak saltzeko haien urte bukaerako bidaiaren alde. Txalo parte hartzaileei !

Bukatzeko, jendea elkartu da aterpearen azpian taloak eta fritak jateko, baso bat eskuetan, Kuxkuxtu txarangaren musika erritmoan !

Txalo bero bat ikasleei, burasoei, antolatzaileei, lan egin dutenei, zponzorrei eta etorri diren guztiei ! Milesker Xabaltx eta Foisis taldeei !

Ez ahantz "Goierri, Urruña eta Ziburuko ikastolak bat eginik" !