Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

“Aldaketa klimatikoaren” proiektua, abiatu zen Seaskako 4 kolegioetako fisika  eta zientzia erakasleengandik:  4. mailako ikasleak gai horren inguruan lan araztea zen asmoa, gaur egunko ingurugiro arazoen larritasunari begira. 

Tematika horren inguruko lanketa ikastetxeka ezberdinki landu arren, 4 kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. Eta PLK kolegioan, drive dokumentuak erabiliz taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da 4. mailan fisikan , bainan baita ere beste hainbat gaietan (biologia, ingelesa, historia, española, euskara…). Ikerketa lan horrekin, aurkezpen dokumentu bat sortu dute ikasleek, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (Brebetari begira, entrenamendu gisa). Bestalde, aurten zientzia azokan ari diren gure 25 ikasleak ere Aldaketa klimatikoaren lemapean aritu dira lanean

Ikasturte osoan zehar, 4. mailako seaskako gure ikasleak harremanetan izan dira: 

Lehen trukaketa birtuala izan zen abenduaren 10 ean, nortasun agiri amankomun moduko bat sortzea zen helburu drive dokumentu partekatu batean.

Bigarren trukaketa: “Egunean behin” jokoa aldaketa klimatikoaren inguruko galderekin egokiturik, 4 kolegioen artean osaturiko taldeekin jostatu ziren ikasleak. Hau ere, drive sistema bidez, iragan martxoaren 11an izan zen.

Hirugarren trukaketa, pasa den maiatzaren 13 an iragan behar zena, ezeztatua izan da greba eguna suertatu baita: asmoa, bideo dei baten bidez elkar ikusi eta trukatzea zen.

Azkenik, maiatzaren 20an, Baionan lau 4 ikastetxeen arteko topaketa: erakusketa, tailer, mintzaldiak antolatu dituzte elkarte ezberdinek (Bil ta garbi, Enargia,  Itsas arima, Laborantza ganbara, I-ener, Kanaldude,  Enargia…), urtean zehar osatutako kolegioen arteko taldeekin. Aurten lehen aldiz, gure ikasleek ere zientzia azokako tailerra animatu dute, beste ikasle guzien aitzinean, esperientzia ederra izan da!

Egun polita izan zen, tailerretan ikasleek parte hartu ondotik, elkarrekin piknikatu eta azkenik aldaketa klimatikoaren inguruko mahain inguru bat grabatu zuten kanaldudekoek, gure ikasle batzu animatzaile eta teknikari lanetan harturik.

Egun hori arrakastatsua izanki, ondoko ikasturtean agian errepikatzekoa izanen dena!