Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Joan den azaroan, kolegioko ikasle andana batek Madag'Azkar elkartearen aldeko elkartasun hilabetean parte hartu zuen : mintzaldian, gosari salmentan eta kazketak / materiala eskolarra bilketan !

Elkartasun ederra erakutsia izan zen, materiala asko bildu zen eta 1625,42 euroko txekea eskainia izan zitzaien Eguberri aitzin.

Ondotik, finkatua zen bezala, Ione eta bere laguna, Madagazkarrera joan dira apirilan.

Horren kari, ekainaren 10ean, astearte eguerdiz, Ione Lopez Manterola berriz kolegiora komitatu dugu ! Bere bidaia eta bildutakoarekin zer egin zuten kondatzeko, diaporama baten bitartez azaldu die bertan ziren ikasleei !

Bidai luzea eta kargatua ukan dute (92kg).

Alde batetik, familika eta haur desberdinei bildutako lumazorroak eta kazketak banatzeko aukera ukan dute. Krakada bat ere bai ! Hainbeste bildu baitzen, arkatz eta margo batzuk ztokan baztertu dituzte, berantago berriz banatzeko !!! Bikain !!

Bestalde, hemen inguruan bildutako farmaziako produktuak (20 kilo) ere bai harremanetan duten "Tsiki" elkarteko erizainari eskaintzeko aukera ukan dute.

Azkenik, haien inguruan eta gure kolegioan bildutako diruari esker, eskola baten eraikitzearen proiektua lortu da ! Bai ! Abiatua da !! Haiek iritsi aitzin eraikitzeko oinarrizko lur eremua prestatu zuten, parpinak eskuz eginez baita ere... eta nolaz ? Ura, errekako hondarra eta zementoarekin eginak. Ione eta bere laguna iritsi direlarik, lehen parpina pausatzeko ohorea ukan dute !! Geroztik, paretak igo dira aski fite ; gaur egun xuriz tindatuak dira eta Madag'azkar elkartearen logoa eta ikurrinarekin apainduak ! Teilatua aldetik, "Sachane" deitutako hosto erraldoiak bildu dituzte, moztu eta idortu, trezatu aitzin. Eskola laster prest da ! Familiek dituzte orain ateak eta lehioak eraikiko laguntza emanez.

Proiektu hori zoragarria izan da !! Ione et bere laguna bezala, segitu behar da ametsak izaten, desafioak bultzatzen, indarra emanez, pazientzia eta kemenarekin, sinetsiz eta medioak xerkatuz ! Ionek zoriondu ditu kolegioko gazteak emandako laguntza erraldoiarendako.

Heldu den urtean, argazkiak eta berriak bidaliko dizkigute eskola bukatu eta.

Goresmenak deneri ! Eta Milesker Ione zure esperientzia partekatzeagatik, berriz kolegiora etorriz !