Irailaren 1ean, astelehenez, seigarreneko ikasleen sartzea iragan da gure kolegioan !!!
Kolegioko zuzendaria den Eneko Irigoyenen harrera ondotik, irakasle arduradunek gelako ikasleak deitu dituzte eta haiekin goiza pasa dute gelaka : ordutegia, irakasleen izenak, barne araudia, kolegioaren bisita, kutxen gunea deskubritu dituzte...
Anartean, burasoei kafetxo bat eskainia izan zaie, haien arteko solasak trukatzeko eta barneko kezkak desagertzeko....
Eguerdiko jolas garaian, kolegioko jantegiko sistema ezagutu dute eta lehen bazkaria partekatu.
Arratsaldean, hiru orduz hiru tailerretan aritu izan dira : antzerkia, jokoak eta informatika.
Sarrera ona opatzen dugu kolegioko 77 ikasleei !!