Aurten, 3.eko ikasle talde bat Concours National de la Résistance et de la Déportation lehiaketan parte hartzeko prestutasuna erakutsi du.
Helburua: entzun-ikus dokumental bat proposatu, lehiaketari aurten eman zaion gaiaren inguruan.
Donibane Lohizuneko Meyer familia juduaren historia jorratuko dute.
Proiektuan buru belarri sartuak dira jadanik, eta abentura horren etapa hunkigarri bat bizi izan dute abenduaren 16an Hélène Legartoren bisitarekin. 100 urteko andere horrek 16 urte zituen gerra garaian eta Meyer familia ezagutzen zuen.
Bestalde, proiektuko hiru ikasleren birramatxi da!
Lekukotasun pare gabe hori proiektuarendako lagungarria izanen da, baina horrez gain gazteendako aukera ahantzezina, gure historia hurbilaren oihartzun biziaz jastatzeko.






