Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Azarotik ikasleei proposatua izan zaie 2025ko Eguberriko marrazki lehiaketan parte hartzea.

Maila guzietatik 33 ikasleek izena eman dute eta hilabete bat ukan dute nahi zuten marrazkiaren teknika erabiltzeko baina aurtengo gaia errespetatuz : "Eguberriko opari banaketa gaualdian, zerbait arraroa gertatu zaio Olentzerori, zer ?"

Edo xuriz ta beltzez - edo kolorez, edo arkatzez - edo margoz, edo tindatuz.... Izigarrizko marrazki ederrak eskaini dizkigute gure kolegioa apaintzeko..... Denak esposatuak izan dira, 6 epaileek haien bozkak emateko....

Abenduaren 11a arte zuten itzultzeko, eta abenduaren 17an, ostegunez, goizeko jolas garaietan, 6/5 eta 4/3 sarien emaitzak antolatua izan dira.

6. / 5.eko mailan : 

- 1. saria berdinketan : Iban Alzugurren eta Haizea Celayeta (5.ak)

- 2. saria : Lili Bellenge (5.)

- 3. saria berdinketan : Ilargi Garay (5.) eta Kima Forestier (6.)

- 4. saria :Nahia Calvo (5.)

- Publikoaren saria : Haizea Celaeyta (5.)

Beste guztiek 5. saria berdinketan ukan dute !

4. / 3. mailan : 

- 1. saria : Udane Muguruza (3.)

- 2. saria berdinketan : Eheina Ortega (3.) eta Odei Olçomendi (4.)

- 3. saria : Hina Fernandez (3.)

- 4. saria : Maitane Iglesias (3.)

- Publikoaren saria : Eheina Ortega (3.)

Beste guztiek 5. saria berdinketan ukan dute.

Sariztatuak izan direnek Donibaneko Le Select zinema sartzeak, ztiloak, margoak, karnetak, eta arkatzak ukan dituzte eta parte hartzaile guztiek eguberriko txokolota bat !

Txalo bero bat 33 artistei eta segi marrazten, gozatzen eta plazer hori partekatzen ! Heldu den urte arte !