2026eko urtarrilaren 24a larunbatean, 9:00etatik 12:00ak arte iraganen diren gure kolegioko ate irekietara etortzeko gomita luzatzen dizuegu.Bertan, ikastetxeko eraikina bisitatu, hezkuntza taldeko kideak ezagutu eta ikasleen eguneroko bizi ingurunea hobeki ulertzeko parada izanen duzue.
10:00etan informazio bilkura bat egingo da pedagogia, antolaketa eta kolegioaren funtzionamendua aurkezteko, baita 6. mailara sartuko diren ikasleei eskaintzen zaizkien laguntzak zehazteko. Galderak egiteko eta trukatzeko tartea ere izanen da.
Eskertuko genizueke informazio hau zuen inguruan zabalduko bazenute.






