Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Aurtengo ikasturtean "Anje + 250" proiektua lantzen ari gara ikastetxean.
Ekimen honen helburua seigarren mailako ikasleek esperientzia eszenikoa bizitzea da, musika zuzenean eginez eta publikoaren aurrean kantatuz.
Proiektu honetan, Seaskako lau ikastetxetako ikasleek parte hartzen dute: Piarres Larzabal, Xalbador, Kattalin Elizalde eta Manex Erdozaintzi-Etchart. Guztiek batera, musika proiektu komun bat eraikitzen ari dira.
Ikasleek Anje Duhalderekin batera hainbat kontzertu eskainiko dituzte Donibane Lohizunen eta Maulen.
Joan den ostiralean, urtarrilaren 30ean, Luhosoko Harri Xuri gelan egindako entsegu orokorra oso ongi atera zen.
Ikasleek jarrera bikaina erakutsi zuten. 
Orain, martxoaren 3ko kontzertuak begi bistan ditugu, eta sarrera guztiak saltzeko zain gaude.
Animatu eta etorri ikasleak oholtzan ikustera!