Urtero bezala, garai honetan, hirugarreneko ikasleei antolatua izan zaie brebeta xuria kolegioan bertan.
Otsailaren 5an, ostegunez, goizean pasa dute 4 orduko frantsesa froga : testu ulermena, berridazketa, diktaketa eta idazlana, eta arratsaldean, Historioa - Geografia - Herritar heziketa froga bi orduz.
Biharramunean, otsailaren 6an, ostiralez, matematiken froga bi orduz eta ordu bateko zientzi froga. Arratsaldean, euskara froga xuria ordu bat et'erdiz saiatu dira.
Azterketaren egiazko baldintzak bizi izan dituzte ikasleek eta denbora herena dutenek ere bai.....
Oporretatik landa, hirugarreneko ikasle guztiak enpresa ikastaroan izango dira! Anartean, bakantza on !






