Martxoaren 13an, ostiralez, arratsaldeko 1:45etan, Urruñako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuko Ione Josie eta Eñaut Larretche kolegioko IDZtara etorri dira 3.eko ikasleekin mintzatzea, uda honetan antolatzen duten Mugaldeko egonaldiari buruzko xehetasunak emanez.
Udaleku honetan, 2011-2012 urteetan euskaraz ari eta sortutako gaztetxoek parte hartzen ahalko dute.
Jarduera honen xede nagusia muga administratiboak gainditzea da, eta helburu zehatzak honakoak dira:
- Iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko harremanak eraiki eta sendotzea.
- Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea.
- Parte hartzea bultzatzea.
- Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea natura, kultura eta kirola ardatz hartuz.
Egonaldiaren ordutegian finkatuak dira : elkar ezagutze jokoak, oinez ibiltariak, bisitak, surfa, artistekin topaketa : Amets Arzzallusekin Miñan liburuaren inguruan eta Odei Barrosorekin rap - freestyle tailerra, arbolismoa, igerilekua..
Uztailaren 13an, Arantzatik abiatuko da, Oiartzun eta Urruñatik pasatuz, uztailaren 19an eguerditan, Saran bukatzeko.
Izenak online egingo dira eta horretarako epea martxoaren 31a arte. Toki kopuru mugatua izanen da eta gehienez ere 40 gaztek partzen ahalko dute. Udalekuaren prezioa 175 eurokoa da.
Milesker Ione eta Eñauti hainbat azalpenak emateagatik !






