Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxoaren 12ko Korrika'irratia ondotik, martxoaren 20an, eguerdiko jolas garaian, iragan da mailaka lekuko eramaileen zozketa !

Aurten, Ziburuko 7, Turnaco plazatik abiatuko den kolegioko 1531. kilometroan, 6.eko Gabi Viquendi, 5.eko Ekhi Chaumont, 4.eko Kepa Zozaya eta 3.eko Xalbat Otanok dute lekukoa altxatuko Ziburuko Kaskarrotenea ikastolako ikaslearen ondotik. Beste lagunek banderola atxikitzeko aukera ukango dute eta denak elgarrekin "euskara gara" lelopean aitzinatuko dugu Korrika, gaur gauean ! Hitzordua finkatzen dugu 1:30tan, goizeko 1:59tan hurbiltzen baita !

Zozketa ondotik, Korrika'Quizz galderei erantzun onak edota Korrika'raokean aurtengo kantua ongi abesten bazuten, Korrikako pegatinak eta txapak irabazteko aukera ukan dute parte hartzaileak ziren ikasleek !

Txalo deneri eta gero arte gauean zehar ! Ttipi Ttapa korrika !