Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxoaren 16an, astelehenarekin, Zenbakien lasterketa (la Course aux nombres) lehiaketan parte hartu zuten 6. et 5.ikasleek.

Lehen lehiaketa... estrezagarria baina giro onean segitu genuen "Gizon-emazte berdintza" gaia tratatuz eguneroko etxeko lanetan.

Berantago astean, Nobel eta Fields sariak eta beren banaketa emazte-gizonen aldetik ikertu genituen.

Bukatzeko "Izkutatutako irudiak" filmaren trailerra begiratuko genuen eta ikasle guztiek interes handiarekin entzun zituzten azalpenak.

Martxoaren 26an, ostegunez, desafioak gainditu zituzten ikasleek sariztatuak izan dira ! Txalo deneri !

Hirugarren mailan ere, Akitaniako IREMek antolatutako matematika erronka batean parte hartu dute. Aurten ere, Duranthon andreari esker, enigmak euskaraz proposatuak izan zaizkie eta ikasleek euskaraz erantzuten ahal zuten. Taldeko lana izan da. Hamabi asmakizun proposatu zaizkie eta lehen analisi bat egin ondoren, zazpi aukeratu behar zituzten. Ikasleek hainbat estrategia definitu zituzten ahalik eta puntu gehien lortzeko....

Gora matematikak ! Milesker Myriam, Itsaso eta Danieli !