Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ikasturte honetan, martxoan, "Antxeta irakurzale kluba"-ri hasiera eman diogu ikastegian.

Lehen topaketan, ikasleek irakurzaletasunaz eta liburu maitatuenetaz gogoetatu zuten elkarrekin.
Gaur apirilaren 2an, aldiz, "Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna"-ri keinu bat egitearren, esposaketa bat aurkeztu dute ikasleek ikastegiko atriumean.
Dagoeneko 33 ikasle irakurzalek osatzen dute kluba.
Ibilbide honetan hainbat ekintza egingo dituzte. 
Izanen duzue gure berri!
Bitartean.... Irakurketak hegan egin dezala!