Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

“Booktrailer” bat, qu’es aco?

Film baten begiratzeko gogoa emateko egiten den “trailerra” bezala, liburu baten inguruan ere “booktrailer” bat egin daiteke, Canva edo E-movie programetaz baliatuz.
Eta hara non Euskal Kultur Erakundeak eta IKAS pedagogia zentroak ikastegien arteko lehiaketa bat muntatu baitu, hirugarren aldiz aurten. 
Hendaiako San Bixente kolegioko ikasleekin lehian, PLK-ko 5.eko bi gelek  parte hartzeko aukera ukan dute.

Urtean zehar booktrailer baten egiteko etapak ikasi dituzte (liburua hautatu – euskaraz, noski –, gidoia idatzi, irudiak bilatu, muntaia egin...) Joannis euskarako irakasleak bideraturik, eta joan den maiatzaren 29n, bozka eguna iragan da, Hendaiako Variétés zineman.
Ongi lan egin zuten denek, eta anekdotarengatik gure kolegioko bi taldek saria lortu dute, booktrailer erakargarrienarena eta ulergarriarena!

Txalo denei!