Ekainaren 15ean, astelehen goizean, ikasgelaka deia egin eta, ikasle guztiek otobusa hartu dute Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joateko.
Urteko azken "Kolegioa zineman" iragan da, 2023an Makoto Shinkaik argitaratu duen "Suzume" proposatutako filmarekin.
Sinospia : "Kyushuko herri txiki eta lasai batean, Suzume, 17 urteko neskak, gizon bat ezagutu du. Gizon horrek dio ate baten bila dabilela. Mendira joatea eta segitzea erabaki du. Hondakinen artean aurkitutako ate hondatu bat irekitzea erabaki du... Ezin azalduzko bultzada bati amore emanez, Suzumek heldulekua biratu zuen eta, orduan, Japoniako lau bazterretan ate gehiago ireki ziren, barnean zituzten hondamendi guztiak pasatzen utziz. Gizakia formala da : zabalik den ate oro itxi egin behar da. Suzume galtzen da, izarrak, ilunabarra eta egunsentia den tokian, denbora guztiak nahasten diren zeru-gangan. Misterioz betetako ateek gidatuta, bidaia bati ekin dio, guztiak ixetko asmoz....."
Suspenzio filma horren ondotik, denak kolegiora itzuli dira, bai kurtsoekin segitzeko bai frantses kurtsoetan haien emozioak eta erreakzioen partekatzeko.
Ikasturte osoan, harrera ona egiteagatik eta filma guzti horien antolatzeagatik, Le Select zinemako ekipa guztia eskertzen dugu, Xabi bereziki !!






