Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Kolegioko ikasle guztiek ekainaren 23an bukatu baldin badute, hirugarreneko ikasleek ez zituzten oraindik oporrak senditzen...

Azken berrikuspenak egin eta, DNB brebeta froga zuten pasa behar.

Ostiralez, frantseseko froga pasa dute goizean 4 orduz eta arratsaldean euskara B2 ahozko ofiziala pasa dute binaka, epaimahai baten aitzinean.

Astelehenez, goizean Historia - Geografia - IMH ukan dute bi orduz eta arratsaldez zientziak ordu batez.

Biharramunean, asteart goizean, matematiken froga zuten bi orduz, azterketa bukatzeko.

Gure kolegioa azterketa zentroa bilakatu da. 

Batzuk horrekin bukatu badute ere, gehienek dute hitzordua uztailaren 2an antolatua den Comete sareko ibilaldia egiteko eta elgarrekin bazkaltzen bukatzeko.