Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Uztailaren 2an, ostegunez, brebetaren eztreza ahanzteko, hirugarrenendako ikasle boluntarioentzat, Bigarren Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera izan zuten Comete sarearen bidezidorretik ibiliz. Mendian ibiliz, Pierre Sallaberry, HG irakaslearen hitzetan historia landu zuten naturan zuzenean.

1941 eta 1944 urteen artean, Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comete sareak 800 bat hegazkin pilotu Pirinoetako mugaren bestaldera eramatea lortu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuz.

Muga pasa eta, britainia kontsultatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehengo Madril eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londresera itzul arazteko.

Parte hartu duten 47 kolegioko ikasleek pilotuek egindako ibilbide honen zati bat bete zuten, Urruñatik Bidasoaraino.... 

Eguraldia lagun, 13 kilometroko mendi ibilaldi eder honen ondotik, Pausuko Xaia ostatuan bazkari goxo batekin bukatu da mendi ibilaldia.

Azken egun hori ikasle horien memorioan egongo da segur ! Baita ere haiekin ziren helduendako !