Piarres Larzabal Kolegioa

 


Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Urriaren 9an, ostiralean, udazkeneko eguzki izpien artean, kolegioko seigarrenak Sarako “Ikusi Mikusi” haur eta gazteendako liburu-azokara joan dira. Sarako karrikak liburuz apainduak ziren eta gure ikasleak haien artean pasa dira giroan murgiltzeko… 

Talde handia bitan banatu da egunean zehar....

Alde batetik, ikasle batzuk Sarako kulturaz eta historiaz aberastu dira, karriketan ibiliz eta jendeari laguntza eskatuz joko-pistan eskatutako galderei ahal bezain ongi erantzuteko: San Martin elizaren izena, Xareta lurraldearen osaketa, Larrun - Suhalmendi - Atxuria eta Ibanteli mendien izenak, Pleka trinketea, Ez Kexa jantzi marka, usoaren ehiza, kontrabanda, errebotearen jokoa, Picassoren Gernikako obra....

Bestetik, azokaren bisita egin dute. Bertan, argitaletxeen izenak, jatorriak, liburuen tituluak, egileak eta ilustratzaileak deskubritzeko aukera ukan dute. Itzulia egin ondoren, liburu bat erosteko parada  izan dute ukan duten bonoari esker...

Piknikatu ondotik, Saran ezagutua den Pontx pailasoa eta Kiki eskusoinulariaren emanaldia entzuteko, ikusteko eta bertan parte hartzeko aukera ukan dute. Liburuaren 3 hartzekin irriz, kantuz eta dantzan aritu izan dira gogotik.

Irakurketaren inguruko jolas egun bikaina! Zorionak parte hartu duten ikasle guztiei! Txalo bat antolatzaile guztiei eta milesker!