Piarres Larzabal Kolegioa

 


Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Joan den urtean bezala, ikasleei lehen "Elkar'topa" proposatzeko aukera ukan dugu : epeka, pertsona ezagun bat edo ikastetxeko ikasle ohi bat komitatzen dugu kolegiora ikasleekin topatzeko eta bere esperientziak trukatzeko...

Urria hasiera honetan, frantseseko kurtsoetan, Amane Apalategui-Telleria artistaren "Un jour d'été - Neguko egun bat" liburua ezagutu eta lantzeko aukera ukan dute 6. eta 5. ikasleek... Kalsean gustura irakurri zuten liburu hau, elebiduna, oso orijinala, artistaren marrazki ederrekin ilustratua. Ondoren, liburuko zonbait enigma argitu zituzten, eta ikasleek oso ondo pasa zuten haiek aurkitzen.

Ondorioz, urriaren 8an, ostegunarekin, 31 boluntarioak elkartu ziren, bazkaltzeko pausan.

Bere obraz inguraturik, Amane Apalategui-Telleriak hasi du saioa ikasleen aurrean, isiltasun osoan, agurtzen zituen "lamina" izeneko iratxo ttiki bat marraztuz.... Segitzeko, bere ibilaldia kondatu die. Ondoren, bere ibilbidea aipatu zien : txiki-ttikitatik, marrazkia da bere pasioa... Modari lotutako zirriborro batzuekin hasiz, bere marrazkiekin etengabe apaindu ditu bere kolegioko kuadernoak.... Geroago, teknika desberdinak ikasteko aukera ukan duela ere bai : pastela edo akuarela erabiliz, paisaiak eta erretratuak eginez. Ez zitzaion batere gustatzen norbaitek subjektu bat inposatzea, beti nahi izan zuen libre izan bere obren diseinuan.

Gaztetan, hasieran, albaitari izan nahi zuen ; azkenean, literaturaren bidea hartzea erabaki zuen. Hiru urteren buruan, konturatu da ez duela irakaslea izan nahi. Beraz, Bordalen "ilustrazio masterra" bat egin ondoren, Kolonbiara bidaiatzea lortu zuen, Erasmus programari esker. Bertan, olio-pintura erabiltzen ikasi du.

Gaur egun, bere marrazki sorkuntzak edota edozoin motako ekialdietarako dohainak eskatzen zaizkio : Donibane Lohizuneko bestetako tixertaren marrazkia egiteko, lurreko frezka erraldoi bat, muralak, kontzertu edota bertsolaritza denboran zuzenezko marrazki saioak, tatuajeen ideiak, aldizkari edo zeramiken ilustrazioak....

Ikasleek eskaturik, bere inspirazio iturriak azpimarratu ditu : emazteen erreproduzkioa, margolairak eta ilustratzaile ukraniar - Indiar - Kolonbiarrak.... Amazoniako kultura eta historia gustukoak baititu, oihan tropikalak marraztea maite du.

Garu egun, bere bulegoa Senpereko Larreko kultur gelan kokatua da eta erakutsi duen bezala, bere margolan paletan kolore ainitz agertzen dira... 

Bukatzeko, bere liburuaren sorrera aipatu zuen. Haur eta gazteei zuzendutako liburu bat sortzeko erronkari aurre egitera ausartu zen. Ziburu eta Donibane Lohizuneko argazkietatik abiatua, guaxa erabiliz, bere herriko paisaiak margotzen saiatu da, urratsez urrats, zerutik hasiz, gero lurra eta eraikinak, detaileak gero gehituz. Denbora ainitz pasa du obra horretan. Irudiak lotzeko, hari eroale bat txertatzea erabaki du : orri bakoitzean xakur bat ; zergatik ? Desagertutako lagun batena omentzeko. Testua integratzen hasi zenean, frantsesez idatzi zuen lehenik. Gero, gogoetatuz, esukarazko testua gehitzea erabaki zuen, frantsesezko testua itzuli beharrik gabe.

Orain, haur ttikiendako animaleen marrazkiak egiten ditu, hurrengo ikuskizun bateko apaindurak sortzeko, eta, aldi berean, komikigintzan eta ilustrazioan lanean segituz.

Saioaren bukaeran, ikasleen galderei erantzuteko parada ukan du, eta ikastextean eman dituen urteetako oroitzapen batzuk partekatuz, marrazkiak eta autografoekin bukatzeko.

Hurrengo astean, urriaren 15ean, ostegunez, Amane kolegiora itzuli zen, ikasleei proposatu zuen munstro eta pertsonai mitologikoen sorkuntzaren inguruko tailer artistikoa animatzeko. Giro atsegin eta sortzailean iragan da.

Txalo parte hartu duten ikasleei !

Zinez milesker Amane kolegiora etortzeagatik eta zure talentua partekatzeagatik ! Bide on !