Ekainaren 7an, asteartez, eguerdiko piknika goxo baten ondotik, kolegio guzia Donibane Lohizuneko zinemara joan da, 2004an Ismaël Ferroukhik egindako Le grand voyage filma ikustera.
Aste batzuk baxoa pasa aitzin, Reda, Frantziako hegoaldean bizi den hogei urteko lizeoko ikasle bat, bere aita Mekara autoz eramatera behartua da. Hastapenetik, bidaia zaila bilakatzen da, denak aita eta semea separatzen baitu. Haien komunikazioa guttienera murriztua da. Redak nahi duen bezala bizi nahi du bidai hori, bere aitak errespetatua izan nahi duelarik eta bere beilaren sentsutik baztertua ez izanik. Kilometroak pasatzen dira eta bi gizonak hurbiltzen dira. lehenik, "Road-movies"-ri esker, hamar herrienh gaindi fisiko bidai bat kontatzen du filmak. Osasun onetik urrun izanez ere, bidai hori autoz egin nahi du aitak, bidai honen zailtasunek bere beilari zentzu bat ematen diotelako. Barne bidai bat abiatuko dute aita eta semeak eta ezezagunak diren bideetan sartuko. Nola komunikatu bestearekin eta bere kultura, hizkuntza eta erlijioari lotutako desberdinatsuna onartu ?
Aitzinetik zerumuga desberdinak deskubritzeko gisan, afitxa deskribatu eta iragarki banda ikusteko aukera ukan dute. Filma horren zati batzu hobekiago ulertzeko, Islamaren bost zutabeak ikertu dituzte, Mekako beila eta Ramadanena adibidez. Hori esker, aurtengo Ramadana maiatzaren 6an abiatu zela jakin dute. Zinema saio denboran, ikasle gehienek deskubritu dute beraz erlijio bat, sakratuak diren errituak, beilarien arteko elkartasun miresgarria. Mekan iragan den elkarretaratzeak ditu durduzatu.
Gelan, sekuentzi batzu atzertuak izan dira eta ez ulertzeak argitu dituzte. Duten ingurumen musulmandarra aipatzeko parada ukan dute batzuek : partekatze eta tolerantzia momentu eder bat. Angelun bizi den Nicolas Cazale aktoreari idaztea kolegioko ikasleei proposatu diete frantses irakasleek. Gustukoa izan duten sekuentziaren ilustrazio bat juntatuko dute.