Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Abenduaren 6an, asteartez, 3A eta 3Bko ikasleak Ziburuko Gazte guneak antolatutako "Osasun eta sozial" arloko lanbide foroa joan dira.

Goizean bi taldeetan banaturik, Ustaritzeko St Joseph Lizeoko irakaslea eta Ziburuko Herriko Etxeko gizarte laguntzailearen azalpenak entzun dituzte 3Bkoek. Arratsaldean, Etxarriko formatzaile batekin eta Donibaneko klinikatik etorritako bi erizainekin mintzatzeko aukera ukan dute 3Akoek.

Uztaritzeko Lizeoan erakatsiak diren gaiak, antolatuak diren ikastaldiak eta hortik pasatuz, ze nolako lanbideetara bideratuak diren ikasleak (artatzaile laguntzailea, animatzailea, AMP, ATSEM...) aipatu du Beyrie jaunak. Ziburun lan egiten duen Bario andereak aldiz, ze nolako formakuntza egin duen, zein publikoarekin eta nun lan egin daiteken formakuntza horrekin azpimarratu du (Herriko Etxeetan, eskoletan, entrepresetan...). Etxarriko formatzaileak esplikatu du zein kriterioak hartuak diren sartzeko bere zentroan, konkurtso pasa behar dela, publiko desberdinekin lan egiteko formakuntza eskaintzen dutela eta ikastaldiak eginarazten dituztela. Donibaneko erizainek haien formakuntza, experientzia eta bizitzen dituzten egoera desberdinak, haien plazerra eta zauritua direnekin duten harremana azaldu dituzte.

Profesional horiekin mintzatu eta, 5 tailer desberdinetan aritu dira talde ttikika :

1- Autonomia : Bideo baten bidez, autonomia galtzen ahal dela handikapa batengatik ikusi dute eta ergoterapeutaren lanbidearen argibideak. Ariketa : pertsona bat laguntzeko, egokituak diren tresna batzu erabiltzea : sardeska, labana eta koilarra bereziak, esku larru bati esker.

2- Mugikortasuna : Handikapa baten arintzeko, profesional batzuk erabiltzen dituzte jestu batzu sekuritateari kasu emanez. Ariketa : kadira baten gainean den pertsona bat altxatu gurpil aulki batean jarrarazteko.

3- Babes teknikoak : Erizain baten lanbidearen teknizitatea, bere ardurak paziente batekiko. Ariketa : pilula astekaria kontrolatu eta zauri bat sendatu eta, besoan banda ezartzeko teknika.

4- Eguneroko babesak : Haurzaindegietan aritzen diren experientziak ikusi, nola arta hartu et niniak sendatu. Ariketa : Nini baten xatarra aldaketaren prozesua eta tentsio hartzeko teknika.

Azkenik, "Quizz" batean jolastu dira 4 lanbideei buruzko galderei erantzuten entsaiatuz (AMP, hezitzaile berezitua, gizarte laguntzaile eta ekonomi sozial eta familiar aholkularia).

Bukatzeko, zein lanbidea egin nahi luketen, zein ikastaldian parte hartuko duten solastatzeko parada izan dute. Horrelako orientazio foroa antolatzeagatik, haien harrerarendako, otobusa garraioa eta eskainia dituzten bixkotx / goxokiendako, eskertzen dugu Ziburuko gazte gunea eta bereziki Cathy !