"Mugazgaindiko estrategia" lemarekin, 4 tematikoen inguruko eztabaidak eta erakuslekuak antolatu ditu Hego Lapurdiko hiriguneak abenduaren 14ean, asteazken arratsaldean.
Arratsaldeko 6.45ak aldera, Albaola Faktoriako Mikel LEOZ, Elirale Konpainiako Jose CAZAUBON, Ziburuko kolegioko Ttoni BASURCO eta Xan PEYREBLANQUE / Jon MURUAGA ikasle ohiek hitza hartu dute 4 urtez eraman dugun San Juan proiektuari buruz, "Itsas ondarea, belaunaldi batetik bestera" gaia baitgenuen.
Zenbat oroitzapen proiektua berriz aipatuz...
Anartean San Juan baleontzia eraikitzen segitzen dute Pasaiako Albaola Faktorian !
Balio du bisitatzera joatea !