Otsailaren 14ean, 4Bko ikasleek Ainhoa herriko bidea hartu zuten Chimères taldearen azken lana ikusteko.
Laugarrenek, transmisio gaia lantzen baitute aurten, gelan honek, euskaraz antzeztutako ikusgarri horren ikusteko parada izan du, ondotik Txomin Heguy-rekin gelan lan bat eramanen baita. "Azken itzulia" bi antzezle eta musikari batek taularatu lan bat da.
"Herrixkañoan, Aldebaran zaharra, aspaldiko txirrindulariz jantzirik, txirrindula eskuan, bere haurraren zain da ; atzeman duen haurra da, orain arte kukuturik izan den haurra... Biztanle guztiak dira hor, zazpi urteko mutikoa errezibitzeko. Hor ageri da, Herrixkara daraman tuneletik jalgiz, bera ere korrikalariz jantzirik, txirrindula berri-berri batekin. Apur bat herabe, apur bat zuhur, apur bat berri. Aldebaranek aurkezpenak egin ditu, giroa goxatzen da. Horra gure bi txirrindulariak ibilaldi baterako abiatuak. Aldebaranek hasimasiak erakusten dizkio haurrari. Laster ikasten du. Ibiladiak iniziazio itxura hartu du..."