Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxoaren 27an, astelehenez, eguerdiko jolas garaian, Donibane-Ziburuko AEK-ko ikasleak kolegioko Korrika' irratira komitatuak izan dira. Emankizun berezi bat izan da, adin desberdinen arteko mintza pratika bat egin baita...

Kolegioko 6.eko Ibai, Mikel, leire, Elaia, Irati, Ximun eta Narobak AEK-ko 5 ikasle eta irakaslea den Pantxika elkarrizketatu dituzte, haien izena - deitura - herria eta adina eskatuz, zergatik eta noiztik ikasten duten euskara galdetuz, zer zen zaila edo errexa, nun eta noiz mintzo diren euskaraz kurtsotik landa eta kuizz delako bat eginez. Erantzun guztiak eman dituzte, batzuk errexkiagoak besteak baino !

Euskaldun berri horiek plazer handiarekin parte hartu dute gure emankizunean. Telebista eta lagunen arteko topaketak hobekiago ulertzeko, haien haur ttipiekin mintzatzeko, karrikan eta sagardotegietan ongi pasatzeko eta kantatzeko... eta eusakra maite dutelako azpimarratu dute !

Ondotik, irrati animatzaile gazteek kanpoan ziren ikasleei galderak pausatu dituzte eta ongi erantzun ezkero, sariak irabazarazi : pintxak, pegatinak, bizkarreko bat eta... goxokiak ! Parte hartzaile guztiak eskertuak izan dira eta Pantxikak oharatrazi duen bezala : "ez da inor irabazle edo galtzaile, euskararen alde denok baitgara parte hartzaile !"

Giro biziki polita iragan da edozoin adinetako ikasleen artean ! Korrika'irratia itzali da aurtengo "zirkorrika" kantuaren hitzekin, denak batera abestu baitute..... eta :

"Ttipi Ttapa Ttipi Ttapa Kroketak !

Ttipi Ttapa Ttipi Ttapa Korrika !

Hemen gaude gero pintxo pote !

Hemen gaude Euskararen alde !"