Irailaren 4an, astelehenez, Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Miarritze, Azkaine, Senpere eta Sarako ikastolatik heldu diren 69 ikasleek haien seigarreneko sartzea egin dute.
Goizeko txirrina ondotik, zuzendariak deitu ditu gelaka haien irakasle arduradunarekin pasatzen baitzuten goiza : 6A Intzarekin, 6B Iñakirekin eta 6D Mathildekin. Lau orduz egon dira elgarrekin haien ordutegia eta irakasleak ezagutzen, kolegioa bisitatu dute, barne araudia irakurri... etabar...
Jolas garaietan, lagun berriak ezagutzeko aukera izan dute, pilotan, ping pong, saski baloian edo aulkietan kalakan arituz...
Eguerditan, Baionako Etxepare lizeotik ekarritako janaria jastatu dute eta karta lehen aldikotz erabili dute...
Arratsaldean lehen kurtsoak ukan dituzte.
Arratsaldeko 4.30tan, autobusak hartu dituzte haien karta berria erakutsiz eta etxera sartu dira kezka guttiagorekin.
Sartze on eta kuraia on seigarren guztiei !