Irailaren 26an, asteartearekin, 3.eko ikasle guziak eta 4.ean diren IEPeko bi ikasle IDZn bildu ziren ofizio baten aurkezpena entzuteko.
Hirugarreneko irakasle arduradunek antolatua, Imanol UGARTEMENDIA arrantzale ziburutarra etorri da bere lanz mintzatzeko. Urtean zehar horrelako aurkezpenak aitzin ikusiak dira orientazio egitasmoaren barnean gure ikasleak bere hautuak egiten laguntzeko. Orientazioa lantzea gure lurraldeak dituen berezitasun eta ezaugarriei loturik ikusten dugulako, saiatuko gara hemen ekonomia arloan dauden ekimenei lekua emaiten.
Gure kolegioa portu batean egina duenez bere xokoa nolaz ez hasi arrantzaz mintzatzen. Imanoli esker, ikasleek badakite orain arrantza modu ezberdinak direla, bakoitzak ondorioak dituelarik, txarrak batzuek hobeak besteek, espezieen iraunpenarako ; badakite ere ontzi bakoitza arrain motza baten harrapaketan berezitua dela, lortutako kuoten arabera arratzatzen dutela eta.
Imanolek bere esperientzia kontatu die, 18 urtetan pelagikoetan hasi zela, baina rrantza mota hau ez zuelako gostukoa laster tradizionalera pasa zela.
Galdera frango izan da eta horrela argitu ahal izan dute ikasleek zer den arrantza tradizionalean ari den baten lan eguna edo gaua, laneko baldintzak eta sekuritatearen hobekuntza handia, diferentzia bulego eta lantegiko lan batekin konparatuz. Ikasi dute langile denarentzat, kanpoan lan egitea maite badu eta nolabaiteko libertatea bilatzen badu lanbide horretan kausi dezakeela bere zoriona.
Gure kolegio ondoan den itsas lizeoan bertan Baxo profesionala egin daiteke eta bertan itsasoari lotutako lanbide ezberdinak ikasten direla (arrantzale eta beste).
Interesatuek badakite beraz nora jo. Eta guziek gure kostaldeko hiriak moldatu dituen lanbideaz zerbait gehiago badakite orain.