Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Elkartasun garaia hasi baita gure kolegioan, "Suhiltzaile Solidario" elkarteko bi kide komitatu ditugu gure kolegiora : kolegioko bi buraso diren Alexia eta Lydia. Eguerdiko jolas garaian hurbildu dira adin guztietako 60 ikasle.

Lehen parte batean, 2011ko martxoan sortutako elkartea aurkeztu digute, Frantziako zein eskualdetan aktiboak diren, nola kudeatua den elkartea... Elkarte honen helburu nagusia beharretan diren herrialdeak laguntzea da, bi faseetan bereziki : Lehen fasea "larrialde egoera" da, gertakari baten ondotik (uholdeak, lurrikara, tifoia...) eta bigarren fasea "eraikitze edo garapen prozesua" da, 3 urtez arituz herrietan. Haien misioak segurtatzeko, dirulaguntza desberdinak xerkatzen dituzte bai Erakunde Publikoei eskatuz baita ere ekintza ttipiei esker. Adibidez, duela 3 urte kolegioak antolatu zuen bixkotx salmenta bat Ziburuko Bixintxotan.

Bigarren parte batean, haien esperientzia orokorki azaldu dute : Filipinak, Jordania eta Serbian aritu izan zirela, gaur egun Nepalen, Togon eta Perun, eta laster Gineara joango direla. 2013an, Filipinetan iragan zen tifoiaren ondotik, eskolak berreraikitzen eta ura insatalatzen lortu zuten. 2015ean, Nepalen izan zen lurrikararen ondotik, eskolak eta ura aurkitzen lortu zuten. Perun, Lima inguruko auzo pobreetan, haur elbarrituak eta haien familiak laguntzen aritzen dira. Azkenik, Togon, ur edangarria eta komunak antolatu dituzte.

Peruko bizi baldintzak errexkiago ulertzeko bideo bat ikusi dute : Peruko haur elbarrituekin eraman dute proiektua eta poliklinikan arituz, EDF saria irabazi zutela azpimarratu digute. Irudi desberdinen bitartez, haur trisomikoei emandako laguntza, bultzatzen dituzten aktibitateak, haurren poza ....erakutsia izan da. Egiten du bi urte orain han aritzen direla, azken urtea dute aurten : haur guztiak eskoletara garraiatzeko, 11 tokiko kamioneta bat erostea lortu dute, egokitu beharko dena orain.

Bideoa ikusi eta, galdera galdera btzuk pausatu dituzte ikasleek :

- zenbat denborako joaten diren misioneetara ?

- bolondres eta suhiltzaileen errola zein den ?

- nola bizitzen dituzten haien misioak ?

- nola errezibituak diren ?

- nola egiten duten garraiatzeko aireportuak hetsiak direlarik ?

- nola dakiten zein diren beharrak ?

- zer eramaten duten haien maletan ?

- zein formakuntza behar den haiekin lan egiteko ?....

Mintzaldi denboran, ikasleek biziki serioski entzun dute, parte hartze biziki baikorra erakutsi dute. Orain, 10 ikasleko talde ttipi bat sortu da elkartearen aldeko ekintza baten bultzatzeko, Peruko proiektua kari, azken urtea baitute...

Haien kontaktua : www.pompiers-solidaires.org

Milesker ainitz Alexia eta Lydiari ! Ongi segi lan ta lan !