Urtarrilaren 23an, astearte arratsean, heldu den irailan izango diren burasoendako bilkura antolatua izan da gure kolegioan.
Berrogoit'hamar buraso gutti gorabehera hurbildu dira.
Edurne Manterola den zuzendari berriaren harrera hitza ondoren, Maritxu Larzabal animatzaileak erakusti die koelgioa aurezten duen filmatxo bat. Horren ondotik, burasoen galderei erantzun dute 6.eko irakasleak diren Iñaki Lecuona eta Intza Thurin eta Ttoni Basurco, Hezkuntz Aholkulariak. Mintzaldi guztia euskaraz eramana izan da eta frantsesezko itzulpena osoa kaskoetan proposatua izan zaie erdaldunak diren burasoei.
Bilkura bukatzeko, buraso guztiek kolegioko bisita egin dute eta etxera joan dira eskainia izan zaien liburuxka batekin.
Haiei ere, opatzen diegu ikasturtea ongi bukatzea lehen mailan eta haien haurra sustengatzea heldu den irailaren sartzerako !