Urtarrilaren 25ean, ostegunez, hirugarrenak Donibaneko zinemara joan dira Jon Garañ eta José Mari Goenagak egindako "Handia" filma ikustera :
Erraiak aurkiztea zaila izaten da batzuetan, la-tza, denbora eskatzen digu, agian, esan ohi den bezala, urrutiko intxaurrak beti apetatsuagoak zaizkigulako, eta agian, eta soilik agian, urruntzen garenean gureak ere hamalau izatera iritsiko direlako, urrunetik askaso geureari balioa emateko gauza izango garelako.
Martin eta Joakin anaiak dira. Altzoko baserrian, bizitza xumea daramate, lanak dituzte azienda errentagarria egiteko. Baina batzuetan, gertakariak ustekabean aldatuko dira, ez da dena dirudiena. Martin etxetik erbesteratuko dute ; karlistek soldaduak behar dituzte gure lurra defendatzeko, eta bertan, gerran, zaurituko dute. Sorginkeria balitz bezala, bi anaien etorkizuna lotu egingo da une horretatik aurrera, Martinek besoan jasotako balak bi anaien geroak josi izan balitu bezala. Batak besoaren mugikortasuna galduko du, besteak handitzeari ekingo dio, aztikeria baten biktima balitzan, erraldoitzen, metamorfosian. Eta metamorfosia itzela da benetan, bai Joakinena (Eneko Sagardoy) zein Martinena (Joseba Usabiaga). Lan ezin hobe honetan biak izango direlako metamorfosiaren biktima, biek jasango dute betirako lotuko dituen bilakaera.
Bi orduen buruan, hirugarrenekoek filma komentatzeko aukera izan dute haien artean autobusean. Batzuk diote hunkigarria zela, beste batzuk triste zela, baina gehiengoak gustukoa izan du !