Urtarrilaren 26an, ostiralez, kolegioko IDZtan bildu dira igandeko bixkotx saltzaileak eta nahi zutenek, arratsaldeko 1:30tan, Suhiltzaile Solidario elkarteko Alexia eta Lydia etortzen baitziren.
Lehen parte batean, bi ikasle diren Irati eta Mikelek hitza hartu dute oroitarazteko azaroko mintzaldia ondotik, erabaki zutela diru biltze bat egitea Bixintxotan bixkotx salmenta hori antolatuz, Apeza eta Auzapezari idatzi zutela eta kolegioko familiei bixkotxak egitea galdetu.
Igandean, Bixintxoko mezaren ondotik, egindako bixkotxak saltzen entsaiatu dira eta bildutako diruzama guztia eskaini nahi zioten elkarteari, Peruko haur elbarrituen eskolatzearen alde ! Bide batez, parte hartzaile guztiak eskertu dituzte eman duten laguntzarendako.
Azkenik, dirutzaz ohartzeko, eraiki duten txeke errraldoia bi kideei eskaini diete, publikoaren esku zarten erritmoan. Igandeko bixkotx salmentari esker, 257.50€ko txekea eman diete !
Azkenik, talde argazkia egin aitzin, harrituak eta emozionatuak ziren Lydia eta Alexiak hitza hartu dute, ikasle horien dinamika eta lana txalokatzeko eta eskertzeko ! Joan aitzin, dirutza hori garraiatzeko auto baten erosteko baliatuko dutela segurtatu dute.
Suhiltzaile Solidario elkarteko kideak pozik itzuli dira haien lanera eta kolegioko ikasleak loriatuak elkartasun ekintza hau egiteagatik !
Txalo bero bat deneri !
Suhiltzaile Solidarioen webgunean sartzeko, hemen klikatu.